XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Spantax-ko langile manifestariak libre Palma de Mallorca.

Herenegun gauean aireportuan preso hartu zituzten zortzi langileak, epaikariaren aurrean deklaratu ondoren, berehala libre geratu ziren.

Bien bitartean, atzo eguerdian, Spantax konpainiako ehun langile inguru Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean manifestatu ziren.

Aireportuko autopistan manisfestatu ziren zortziak, hauexek dira: Roberto Meana, Pedro Matos, José Díaz, Tomás Alonso, Federico Castillo, José Luis Bernabeu eta Miguel Roig.

Atzo goizean, deklaratu ondoren, guztiak libre utzi zituen epaikariak.

Horien manisfestazioa guztiz paketsua izan zen, ordubete luzekoa edo.

Inguruan polizi autoak ikusten ziren.

Pankarta batzu zituzten langileek, izenburu honekin: .

Langileen seme-alabak ere manifestatu ziren.

Hauen pankartak hauxe zioen ingelesez: (Spantax ez da gerarazi behar, gure gurasoek lan egin behar dute).

Lanpostuaren aldeko oihuak bota zituzten langileek eta Carlos Martín Plasencia, Gobernuaren ordezkariaren kontra hitz gogorrak izan zituzten; ez duzu lotsarik eta gobernatzea baino hobe zenuke arrantzan egitea.

Arratsaldeko ordubatetan enpresa batzordeko kideak eta langileak guztiak bat eginik berriro kontzentratu ziren, eta elkarrekin bilduta egon ondoren, datorren astelehenean bilera berria egiteko erabaki sendoa hartu zuten.

Spantax-en saneamendua Spantax konpainia saneatzeko eta lanpostuei eusteko berehala parte har dezan eskatu dio Gobernuari Baltasar de Zarate, CDSko diputatuak.

Bide beretik, Agustín Rodríguez Sahagún, hau ere CDS-ko diputatua, txorrotx mintzatu zaio konpainiari bere horretan bizirik eutsi diezaion eskatuz, izan ere zortzirehun lanpostu galduko lirateke eta, horra bien bitartean antzeko sektoren publikotan dirua inbertitzen ari da.

Aireko konpainia pribatu berrien sortzeaz eta Spantax konpainiaren egiazko egoeraz xehetasunak nahi ditu Rodríguez Sahagún diputatuak, baita enpresa horren geroaz ere.

Halaber, jakin nahi duke, Spantax konpainiaren esplotakuntzan zer inplikazio dituzkeen Gesconsak.